Itxi

Faktoria

Hezkuntza digitalizazioa

Eskolak desdigitalizatu behar al ditugu? Liburu, arkatz eta koadernoetara itzuli direnen eredu eta arrazoiak

Nagore Telleria Eizagirre | EITB Media

PISA txostenetan irakurketa eta ulermenean ikasleek izandako beherakada zuzenean digitalizaziorekin lotu du Telmo Lazkano adituak. Klasean hamabi ataza zabalik izaten dituztela dio Esti Urizar Ondarroako Zubi Zahar Ikastolako zuzendariak. Ikasleek aitortu dute klasean youtuben zer ikusi duten.

  • Eskola umeak ariketak tabletean egiten

    Eskola umeak ariketak tabletean egiten

    28:25 min
imagen player
imagen player
imagen player

Konpetentzia digitalak eta irakasgaiak digitalki erakustea nahastu ditugula uste du Telmo Lazkanok. Digitalizazioan gehien inbertitu zuten Europa Iparraldeko herrialdeak ikasleen errendimenduaren beherakadaren aurrean deshazkundea abiatu dutela dio. Suedian edo Estatu Batuetako eskola batzuetan lehen hezkuntzatik pantailak atera dituztela kontatu du eta Frantzian eztabaida sutsu batean daude. Altxa Buru gurasoen taldeek Euskadiko eskoletara ere eraman dute beren kezka eta Ondarroako ikastolako zuzendariak kontatu digu beraiek ere bide hori nola urratu aztertzen ari direla. Hasieran smartphonen erabilera atzeratzeko ahaleginarekin hasi ziren, baina orain gela barruko pantailen erabileraz hausnarketan ari dira.

Gehiegizko digitalizazioak komunikazioa eta hizkuntza kaltetzen dituela azaldu du Telmo Lazkanok, eta ez hori bakarrik, etengabe bideo motz eta hutsalak ikusten jarduteak kontzentratzeko ezintasuna eragiten duela. Enpresa digitaletako buru askok, Kaliforniako Wardorf Of Peninsula eskolara eramaten dituzte beren semealabak eta han, haurrak letra etzanez idazten jartzen dituzte, ez berez etzandako letretan idazten ikasteko premia dutelako, kontzentratzeko abilezia lantzeko baizik.