Faktoria
musika eta garuna
Xabier Lizaso: "Musika ikastea gasolina da garunarentzat"
Marijose Uria | EITb Media
Musika entzuteak edo ikasteak egundoko mesedea egiten du estresa, mina, blokeo emozionala, tristura eta garunaren nekea dagoenean. Hala baieztatu dute mundu mailan egindako ikerketa ezberdinek. Garunarentat jarduera eraginkorrenetakoa dela frogatu dute Lizaso bezala horretan lan egiten dutenek.
-
Xabier Lizaso
23:12 min
Mundu osoan egin diren ikerketa zientifikoek frogatu dute, musikaren bidez garuna estimulatzeak dakarren onura, erresonantzia magnetikoetan ere ikusi den prozesua da. Musika giro onean entzutea eta batez ere musika tresnaren bat jotzen ikasteak dakarren onura nabarmendu dute Albiste Faktorian Xabier Lizaso musikari eta ikerlariak eta Jose Felix Massó neurologoak. Neuronak makaltzen hasi aurretik prebentzio modura ere ariketa bikaina dela diote bi adituek.
Lizasok "Do, Re, Ni. Garuna gehiegik gutxiegi erabiltzen duguna" izeneko programa garatu du. Haurrekin estuasun emozionalak askatzeko eta buruaren azkartasuna lantzeko esperientziak landu ditu eta gogora ekarri du dementzia prebenitzeko bidea izan ere daitekeela. Antzera mintzatu da Martí Massó neurologoa, bera biolina jotzen hasi zen erretiroa hartu ondoren. Alzheimerraren fase ezberdinetan duen eragina ere azpimarratu dute bi adituek.