Faktoria
Gazteen deskonexio politikoa
Iker Iraola: "Euren burua ez-politizatutzat duten gazte batzuek, benetan, ekintza politikoak egiten dituzte"
Ainhoa Urretabizkaia | EITB Media
Gazteek politikaren munduarekin duten harremana aztertuz, ikerketa osatu du EHUko PARTE HARTUZ ikertaldeak, eta bertako kide da Iker Iraola soziologoa; politikaz ulertzen dugunaz eta gazteen eguneroko konpromisuez aritu gara.
-
Iker Iraola, EHUko "Parte Hartuz" ikertaldeko soziologoa
19:55 min
Gazteek politikagintzan aritzeko duten konpromiso eta motibazioez aritu gara Iker Iraola soziologoarekin. Berriki atera dute EHUko Parte Hartuz ikertaldearen eskutik gazteen deskonexio politikoari buruzko txostena, eta egungo ekintza politikoak gazteen artean nola ematen diren azaldu digu Iraolak; egungo politika ereduetatik urrun sentitzeko dituzten arrazoiez zein modu indibidualizatuago batean, politikotzat hartu ez, baina badiren eta burutzen dituzten ekintzez.
Ikertaldean parte hartu dute Ane Larrinagak, Maddalen Epeldek, Mila Amurriok, Julen Zabalok, Onintza Odriozola eta Iker iraolak.