Itxi

Faktoria

IKUSPEGIko zuzendaria

Julia Shershneva, Ikuspegi: "Eskuin muturraren diskurtso xenofoboa presente dago espazio publikoan"

Ikuspegi Immigrazioaren Euskal Behatokiak 20 urte bete dituen honetan, Julia Shershneva zuzendaria elkarrizketatu dugu "Faktoria"n. Kezkatuta mintzatu da eskuin muturraren hitzaldi xenofoboak inmigrazioarekiko zalantzak dituztenen artean errotu daitekeelako.

  • "Europan mugak kontrolatzeko neurri zorrotzek talka egiten dute giza eskubideen errespetoarekin".

    "Europan mugak kontrolatzeko neurri zorrotzek talka egiten dute giza eskubideen errespetoarekin".

    9:26 min
imagen player
imagen player
imagen player

"Anbibalenteak" deitu ditu Shershnevak, "immigrazioaren aurrean oso toleranteak ez diren pertsonak baina ezta oso aurkakoak ere. Zalantzak dituztenen artean dago eskuin muturraren diskurtso xenofoboak errotzeko arriskua". Espazio publikoan eztabaida hori txertatuta badagoela onartu du eta arrisku handia duela ohartarazi du, are gehiago politika baldintzatzen badu eta erabakiak horren arabera hartzen badira.

20 urteren buruan,  Euskadi asko aldatu dela esan digu: "duela 20 urte % 3ko inmigrazioa genuen eta orain % 12,4koa da. Kopuruan bakarrik ez, aniztasunean batez ere aniztasun kuturalean ere asko aldatu da eta soslaiak ere bai.  Eta noski, herritarren perzepzioa eta jarrerak ere bai".   Euskal gizarteak orohar onartzen du egiturazko fenomenoa dela eta beharrezkoa dela gainera, baina ez soilik ekarpen ekonomikoa egiten dutelako, baita soziala ere". Tolerantzia maila uneko testuinguru sozio-ekonomikoarekin lotuta dagoela azpimarratu du.  Krisi ekonomika dagoenean ejitsi egiten da.  Baina aldiz, orain altua da, pandemiak, Ukrainako gerrak... elkartasuna areagotu dute.

Europar Batasunak mugak gero eta gehiago kontrolatzeko hartzen ari den neurriez berriz, kontraesan handia dagoela iritzi dio: "Munduan barrena gero eta gatazka gehiago dago eta horren ondorioz, pertsonen mugikortasuna, fluxuak areagotu egiten dira; aldi berean baina, Europak gero eta gehiago zorrozten ditu mugetako kontrolak. Talka egiten dute pertsonen  mugikortasunak eta mugen kontrolek eta ondorioz, talka baita ere askotan,  mugak kontrolatzeko neurriak eta giza eskubideen errespetoaren artean".