Faktoria
Ikastolen VII. batzarra
Nekane Artola: "Etorkizuneko ikastolak izango dira txikiagoak ikasle kopurutan eta anitasun haundiagokoak"
Euskal Herri Osoko 114 ikastolek VII. batzarra egingo dute Iruñean. Etorkizuneko gidalerro estrategikoak zehaztuko dituzte bertan. Demografia eta migrazio erronkei ez ezik, euskararen egoera kezkagarriari erantzuteko jauzia ere eman nahi dute.
-
Nekane Artola, Ikastolen Elkarteko lehendakaria
17:51 min
Ikastolen VII. batzarraz eta bertan erabakiko dituzten gida-lerro estrategikoen aurrerapena egin digu Nekane Artola Euskal Herriko Ikastolen Elkarteko lehendakariak. Gizarte kohesioari dagokionez dituzten proposamenez, euskarari bultzada emateko egin nahi duten lanaz eta, besteak beste, materialgintza eta burujabetza dijitalaz datozen aldaketez mintzatu zaigu.