Faktoria
Donostiako zinemaldia
"Filmak eremu fisikoago batera eramaten ditu liburuko bakarrizketak"
Jone Larrañaga | EiTb Media
Txani Rodriguez idazleak sortutako Irene gorpuztu du Miren Gaztañagak. Biak elkartu ditugu luzemetraiaren estreinu egunean, emozioa eta urduritasuna bereiztea zail egiten zaien egunean.
-
Txani Rodrigez eta Miren Gaztañaga
17:08 min
Txani Rodriguezen Los últimos románticos eleberrian oinarritutako filmaren estreinu egunean elkartu ditugu idazlea eta hark irudikatutako Irene gorpuztu duen aktorea: Miren Gaztañaga. Elkarren oso ondoan bizi dira baina apenas hitz egin dute elkarrekin filmaren osatze prozesuan. David Lopez Sañudok ondu duen emaitza asko gustatu zaie biei, bakarrizketak argazki ilun eta isiltasunera ekarri dituelako baina badituelako, baita ere, une alai eta "rockalroleroagoak". Jendearen artean sortu duen ikusmina asetzea espero dute, emozioz beteta Mirenek, urduritasunez ere bai Txanik.