Itxi

Faktoria

Faktoria

Gipuzkoarrek Gipuzkoako autobideetan, gehienez 25 euro ordainduko dute

Erredakzioa

Euskadi Irratia

Errepideetan, bide sariak ordaintzen dituzten gipuzkoarrek albiste ona jaso dute azkenaldian. AP-1 eta A-8 autopistak erabiltzen dituzten gidariek 25 euro ordainduko dituzte, gehienez, hilean.

Albistea ona da, bizi dugun egoera ekonomikoan edozein aurrezte motak on egingo diolako erabiltzaileari. Baina erabaki hau nahikoa izango ote da, errepideen finantzaketari buruz alderdiek dituzten zalantzak uxatzeko? Itxura guztien arabera, ez.

Urtarrilean ponentzia bat osatu zen, Gipuzkoako Batzar Nagusietan ordezkaritza duten alderdiek osatuta, kobratzeko sistema berri bat zehazteko, baina inolako akordiorik gabe itxi da pasa den hilean. Bildu, EAJ, Alderdi Sozialista, PP eta Aralar ez dira ados jarri Gipuzkoako errepideak nola finantzatu behar diren erabakitzeko orduan.

Alderdi guztiek esan dute ordaindu egin behar dela errepideak erabiltzeagatik, baina ez dira ados jarri ordainketa horiek nola egin behar diren zehazteko. Mugikortasuneko eta bide azpiegituretako Batzordearen eskuetan dago orain gaiaren lanketa.

Gipuzkoako Foru Aldundiak foru arau proposamena aurkeztu du, eta azaroko osoko bilkuran bozkatuko dute. Ikusi egin beharko da zenbat emendakin jasotzen dituen Foru Arau proposamenak. Azken batean Foru Aldundiak proposatzen duena zera da: AP-1 a eta A-8 erabiltzen duten gidariek eta hauetan ibiltzeko ViaT gailua dutenek, 25 euro ordainduko dituztela, gehienez, hilean. Printzipioz, eta asmo hau nahikoa ez dela dioten arren, proposamenaren alde egingo dute Batzar Nagusietako talde guztiek.

ETXEGARATE
Aurreko legegintzaldian onartu zen Foru Arauaren ordezkoa izango da azaroan onartuko dena. Orduko hura EAJ, PSE eta Hamaika Batek bultzatu zuten, eta Etxegaraten kamiolariei kobratzea aurre ikusten zuen. Oraingo proposamenak bertan behera utzi du Etxegaraten bide saria jartzeko ideia. Asmo nagusia, esandakoa, 25 euro ordainduko zaiela, hilean, erabiltzaileei.

Larraitz Ugarte, Gipuzkoako mugikortasun diputatua ‘Faktoria’n egon da hartutako erabakiak azaltzen. Entzun elkarrizketa!

Albistea ona da, bizi dugun egoera ekonomikoan edozein aurrezte motak on egingo diolako erabiltzaileari. Baina erabaki hau nahikoa izango ote da, errepideen finantzaketari buruz alderdiek dituzten zalantzak uxatzeko? Itxura guztien arabera, ez.Urtarrilean ponentzia bat osatu zen, Gipuzkoako Batzar Nagusietan ordezkaritza duten alderdiek osatuta, kobratzeko sistema berri bat zehazteko, baina inolako akordiorik gabe itxi da pasa den hilean. Bildu, EAJ, Alderdi Sozialista, PP eta Aralar ez dira ados jarri Gipuzkoako errepideak nola finantzatu behar diren erabakitzeko orduan. Alderdi guztiek esan dute ordaindu egin behar dela errepideak erabiltzeagatik, baina ez dira ados jarri ordainketa horiek nola egin behar diren zehazteko. Mugikortasuneko eta bide azpiegituretako Batzordearen eskuetan dago orain gaiaren lanketa. Gipuzkoako Foru Aldundiak foru arau proposamena aurkeztu du, eta azaroko osoko bilkuran bozkatuko dute. Ikusi egin beharko da zenbat emendakin jasotzen dituen Foru Arau proposamenak. Azken batean Foru Aldundiak proposatzen duena zera da: AP-1 a eta A-8 erabiltzen duten gidariek eta hauetan ibiltzeko ViaT gailua dutenek, 25 euro ordainduko dituztela, gehienez, hilean. Printzipioz, eta asmo hau nahikoa ez dela dioten arren, proposamenaren alde egingo dute Batzar Nagusietako talde guztiek.ETXEGARATEAurreko legegintzaldian onartu zen Foru Arauaren ordezkoa izango da azaroan onartuko dena. Orduko hura EAJ, PSE eta Hamaika Batek bultzatu zuten, eta Etxegaraten kamiolariei kobratzea aurre ikusten zuen. Oraingo proposamenak bertan behera utzi du Etxegaraten bide saria jartzeko ideia. Asmo nagusia, esandakoa, 25 euro ordainduko zaiela, hilean, erabiltzaileei. Larraitz Ugarte, Gipuzkoako mugikortasun diputatua ‘Faktoria’n egon da hartutako erabakiak azaltzen. Entzun elkarrizketa!