Itxi

Gertukoak

Bizilagunak Araba 2017

Etorkin eta errefuxiatuen kontrako zurrumurruak baztertzeko kanpaina

AITOR PEREZ BUENO | EUSKADI IRRATIA

"Zaratak ez zaitzala nahas" lelopean azaroaren 19an jarri dute hitzordua CEAR Euskadi eta Arabako Foru Aldundiak.

  • 3:46 min
imagen player
imagen player
imagen player

Etorkin edo errefuxiatuen inguruko oinarririk gabeko zurrumurruak baztertu. Hori da Bizilagunak Araba 2017 ekimenaren helburu nagusia. CEAR Euskadik eta Arabako Foru Aldundiak antolatu dute azaroaren 19rako hitzordua.

Mahai baten inguruan euskal eta atzerriko jatorria duten familiak bildu nahi ditu "Zaratak ez zaitzala nahas" ekimenak. Bazkari baten bidez, bata besteen esperientziak ezagutzeko aukera izango dutela diote. Mahai batean eseri eta esperientzia horiek hurbiletik entzun nahi izan ditugu.