Gertukoak
La Taller
Kazetaritza aintzinako erara, Bilboko Solokoetxe auzoan
Mider Martin-Euskadi Irratia
LA TALLER grabatuen estudioak XV. mendeko teknologia erabiliz MINERVA aldizkaria argitaratzea lortu du.
-
4:13 min
Artea eta kazetaritza uztartzea da 2016an Gure Artea saria jaso zuten Maite Martinez de Arenaza eta Tania Arriaga, La Taller estudioko bultzatzaileen erronka. Horretarako, Minerva zahar bat eskuratu eta lanean jarri dira, izen bera daraman aldizkaria argitaratzeko.
1950eko Minerva zahar eta bitxia, Kantabriako Antonio Blasi erosi zioten. XV. mendeko tekonologia erabiliz, testuak inprimatzeko gai da. Prozesua luzea eta konplexua da baina Maitek eta Taniak ilusioa jarri dute eta jada, Minerva aldizkariaren lehen aleak argitarau dituzte, Mirentxu Purroyren erreportai bat, hain zuzen ere. Bidean dute bigarren argitalpena. Juan Luis Zabalak euskaraz idatzitako erreportaiaren 120 ale laister izango dira irakurgai.