Itxi

Gertukoak

Gure Ogia okindegia

'Maitasuna eta pasioarekin lortzen dugu ogi osasungarria'

Etxahun G.Sarria

Lehengai naturalak, ama-orea eta ekoizpen prozesu luzea erabiltzen dute Elgezabal anaiek egunero 30 ogi mota ezberdin eta mota guztietako goxoak egiteko.

  • Eneko eta Unai Elgezabal, Gure Ogia okindegiko jabeak

    3:55 min
imagen player
imagen player
imagen player

Estatuko 80 okindegi onenen zerrendan sartzea lortu dute aurten Unai eta Eneko Elgezebalek, Gure Ogia okindegiko jabeek. Mungiako okindegia da gure ogia, baina Estatu osoan zehar egin da ezaguna.

Munduko okin onenak batzen dituen Richemont klubeko partaide dira ere. Guzti hori ogiaren ekoizpenen jartzen duten arretagatik eta erabiltzen duten ekoizpen prozesu luzeagatik lortu dute, ogiaren osagai guztiak naturalak eta bere horretan lantzen dituztelako. 24 eta 72 ordu bitarteko ekoizpen prozesuak erabiltzen dituzte Gure Ogia okindegian. Ama orearen nondik norakoez, ogi industriala eta naturalaren arteko aldeez eta okinaren formakuntzaz mintzatu dira Gure Ogiako jabeak.