Gertukoak
Erakusketa paregabea
Irungo tximeleten museoak 7.000 intsektu inguru ditu doako erakusketan
Asier Odriozola
Mundu osoko tximeletak dira Manuel Agirresarobek bildu zituenen eta trukean lortutakoen artean. Joan nahi duenak ordua hartu eta doan sartzeaz gainera tximeleten inguruko azalpenak jasoko ditu.
-
tximeleta
3:25 min
Afizio izan zena pasio bihurtu zuen Manuel Agirresarobek eta pasio horri eskerrak 7.000 tximeleta metatu ditu urteetan barrena, orain ikusgai daudenak Irungo museoan. Joaten denari gainera azalpen zabal eta zehatzak ematen dizkio Agirresarobek berak, dakiena besteei jakinarazteko nahia duelako. Beraz, museoan bertan tximeletak ikusteaz gainera argibideak jasotzeko modua dago: zeintzuk diren tximeletarik ikusgarrienak, kolorerik bizienekoak, lortzen zailenak, errezenak eta berdin, bertako tximeleten ezaugarriak zein diren.
Bada bilduman berak eta bere maisu Agustin Odriozolak aurkitutako tximeleta bat, Kantabrian lehen aldiz ikusia. Horrekin dago harro, ez hainbeste lortzen errazagoak izan zaizkion tximeleta politagoekin, ugariagoak direlako. Halako kontuak eta intsektu hauen ziklo eta bitxikeriez behar beste kontu ditu ahotan aditu honek.