Itxi

Gertukoak

50 arrantza-ontzi

Euskal arrantzaleek 'baikor' hasi dute antxoaren kanpaina

EUSKADI IRRATIA | DAVID BERAMENDI

Pasa den urtean, 17.000 tona antxoa saldu ziren Gipuzkoa eta Bizkaiko portuetan. Lehendabiziko salmenta hauen balio 27 milioi eurokoa izan zen.

  • Antxoa

    Antxoa

    3:19 min
imagen player
imagen player
imagen player

"Baikor", euskal arrantzaleek hasi dute jada antxoaren kanpaina. Guztira, 50 bat arrantza-ontzi: 35, Gipuzkoan, eta beste dozena bat inguru, Bizkaian.

Zalantzarik gabe, baxurako arrantza-ontziek duten 'kostera' nagusienetako bat da antxoarena. Izan ere, diru-sarrera nagusienak antxoari esker lortzen dituzte. Horren lekuko, iazko datuak: 2017an, guztira, ia 17.000 tona antxoa saldu ziren Gipuzkoa eta Bizkaiko portuetan, aurreko urtean baino % 14 gehiago. Balioa? 27 milioi euro.