Gertukoak
3D betaurrekoak
'Bidaia birtualak', zahar-etxeetan
DAVID BERAMENDI
Donostiako San Ignacio zahar-etxeak errealitate birtualean oinarritutako ekimen berria jarria du martxan: 3D betaurrekoak, adinekoek urruti dauden lekuak ezagutu ditzaten.
-
Donostiako San Ignacio zahar etxea
3:29 min
Duela sei hilabete, Donostiako San Ignacio zahar-etxeak ekimen berria jarri zuen martxan: 'Bidaia birtualak' adinekoentzat. Nola? Errealitate birtualeko betaurreko batzuen bitartez.
Irudiak hiru dimentsiotan ikusteko aukera eskaintzen duten betaurrekoak dira. Ekimen honi esker, zahar-etxeetan bizi direnek (asko eta asko, gurpil-aulkian) ezagutzen ez dituzten lekuetara 'bidaiatzen' dute. Baita beraien jaioterrira ere.