Itxi

Gertukoak

Bermeo Tuna Tagging Race

Bermeo Tuna Tagging Race: arrantza, zientzia eta etorkizuna

EUSKADI IRRATIA | TAMARA FERRARI

Bizkaiko golkoan lehendabiziko kirol proba egin dute hegalaburra gailu elektronikoekin markatzeko. Arrantza kirolariak zientzialariekin aritu dira elkarlanean.

  • 3:44 min
imagen player
imagen player
imagen player

Hegalaburraren markatzea arrantzale ez profesionalekin egin dute lehenengo aldiz, ete erakargarriago egiteko, lehiaketa formatuan antolatu dute ekimena. Iñigo Onandia AZTI Tecnaliako ikertzailea eta arduradun zientifikoak Bermeo Tuna Tagging Racen parte hartu du. Markatzearen nondik norakoak eta zertarako balio duen azaldu digu.

Ekitaldiaren antolatzailea Bermeo Tuna World Capital da. Bittor Oroz Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuordeak elkarlanaren helburua eta erronkaren berri eman digu. Arrantza kudeatzaileekin harremanetan jarriko dira gero, eta datuak eskuetan, gure ekonomian eta arrantza sektorean eragina izango duten erabakiak hartuko dituzte. Bermeon hegalabur asko dago, baita arrain horren inguruko tradizio handia ere; hori dela eta, Bermeo Tuna Tagging Race arrakastatsua izatea eta datorren urtean ere ekimena errepikatzea aurreikusi dute.