Gertukoak
Garai zaila, Sestaon
Garai ekonomiko zaila bizi du Sestaok
Beñat Zamalloa Akizu
Gazte zein heldu etsita dira, eta ez dute etorkizunari baikor eusteko heldulekurik. Kalitatezko lana eskatzen diete erakundeei guztiei.
-
Navalek, berri onik ezean, gertu du itxiera eguna
3:03 min
Sestaon, herriko industriaren gainbeherak ez du etenik: Labe Garaien ostean, itxi zituzten Backok eta Altzairu-fabrika, eta, azken orduko berri onik ezean, Navalek gertu du itxiera eguna.
Euskadin, langabezia tasa handiena duen herria da. Iragan hilean % 19koa zen. Gazte zein heldu etsita dira, eta ez dute etorkizunari baikor eusteko heldulekurik. Biztanleen artean laurdenak hirurogeita bost urte baino gehiago ditu. Pentsiodunen asteleheneroko bilkuran, enpresa publikoetan lan egin zuten erretiratuek, onartzen dute pentsio duinak dituztela. Alargunek, aitzitik, egoera gordina bizi dutela esan nahi dute. Ziur dira ohi baino gehiago direla, euren senar zirenek izan zituzten lanengatik. Egoera latza dela diote, eurentzat eta datozenentzat.