Itxi

Gertukoak

San Frantzisko auzoa

Bilboko San Frantzisko auzoan, udatik hona, % 18 egin du gora delinkuentziak

Beñat Zamalloa

Auzokideak arduratuta daude lapurretak eta kalean drogaren presentziak hile gutxi batzuetan hazi direlako; auzokideen elkarte berria eratzear dira, erakundeei konponbide integrala eskatzeko

  • San Frantzisko.

    San Frantzisko.

    3:24 min
imagen player
imagen player
imagen player

Bilboko San Frantzisko auzoan, udatik hona, % 18 egin du gora delinkuentziak, Udalak aurreko astearen azkenetan jakinarazi zuenez. Bizkaiko hiriburuko batez bestekoa baino hamar puntu gehiago egin du gora. Auzokideak arduratuta daude indarkeriaz eginiko lapurretak eta kalean drogaren presentzia hile gutxi batzuetan hazi direlako. Auzokideen elkarte berria eratzear dira, erakundeei konponbide integrala eskatzeko.

Auzokideen elkarte berriak, ordea, ez die egungo egoera etnia batzuei egotziko. Ezta SOS ARRAZAKERIAK ere. Orain arteko sarekadak, astakeria ilegalak eta arrazistak izan direla gaitzetsi dute. Polizien orain arteko neurriak alferrikakotzat ditu arrazakeriaren aurkako elkarteak.

Udalak, gaur gaurkoz, auzoan polizien jarduna indartuko duela iragarri du. Bestelako neurrien zain dira auzokideak.