Itxi

Gertukoak

Libreplume

'Libreplume', haurren txokoa Baionan

Euskadi Irratia | Andoni Lizeaga

2002an sortu zuten Baionan Libreplume elkarteak txikienen artean irakurzaletasuna bultzatzeko asmoz eta urteekin erreferente izatea lortu du.

  • 3:20 min
imagen player
imagen player
imagen player

Duela hamabost urte sortu zuten Libreplume. Euskarazko sailak bost urte ditu. Irakurketa klubak, formakuntzak, animazioak… gehienak Baionako Santa katalina karrikan duten egoitzan.

Urtero, martxoan egile ezagunekin festibal bat egiten dute: “Bouquinville-ttipia”. Aurten bederatzigarren edizioa… bi idazle-ilustratzaile euskaldun izanen dira. Iñaki Zubeldia eta Eider Eibar, eta hasi dira haurrekin prestaketetan. Eider Eibarren erakusketa batekin hain zuzen. Yolanda Arrieta, Helena Odriozola edo Juan Kruz Igerabide Libreplumeko azken urteetako bezeroen artean.

Haur literaturan adituak dira jada, eta berritasunekin aurkezpenak egiten dituzte. Eta ez eskolak bakarrik, aisialdiguneekin, liburutegiekin edo karabanetan etortzen diren nomadekin ere lan egiten dute.

Baionako herriko etxeak ihaz bestetan omendu zituen hiru elkarteen artean zen libreplume.