Itxi

Gertukoak

Menu irisgarria

Donostiako 20 jatetxek audio-menuak dituzte aukera berdintasuna sustatzeko

Asier Odriozola

Ikusmen arazoak dituztenek QR kode baten bitartez aukeratu ahal izango dute PDF testua irakurri ala mp3 artxibo baten bitartez menuaren aukera guztiak entzun.

  • Jatetxeek menua irisgarriago

    20 jatetxek menua irisgarriago

    3:01 min
imagen player
imagen player
imagen player

Donostiako 20 jatetxe irisgarriago dira dagoeneko ezintasuna duten pertsonentzat, kasu honetan ikusmen urritasuna dutenentzat. Itsuek edo eta ikusmen urritua dutenek ez dute aurrerantzean euren otordukideen edo jatetxeko zerbitzarien mende egon beharko menuaren berri izateko eta plateren prezioa ezagutzeko. Bezero horiek, bi QR kode eskatu beharko dituzte: bataren bitartez MP3 artxibo batean eskaintza entzun ahal izango dute, bestearen eskutik, PDF artxibo batean irakurri ahal izango dute, hizkien neurria handituz, hala behar izanez gero. Menua eskuragarri izateaz gainera, jatetxe batean edo beste edozein zerbitzu publikotan erosoago senti daitezen eskuliburu bat zabaldu dute.

Helburua garbia da: bezeroei zerbitzu hobea eskaintzea eta guztiek menuaren berri modu autonomian izateko aukera ezartzea. Horrek berak erakargarriago bihurtuko ditu jatetxeak bertakoentzat eta baita bisitarientzat ere. Turismo modu bat erakar lezake hiriak amu honekin.

Egitasmoa Donostiako udalaren, Ostalaritza elkartearen, "Begisare" ikusmen arazoak dituztenen elkartearen eta "Basque for all" agentziaren bultzadaz sortu da.