Itxi

Gertukoak

KULTURA ARABAN

Dulantzin, herriko udal musika eskolaren 25. urteurrena ospatzen ari dira

Euskadi Irratia | AITOR PEREZ BUENO

Ospakizunen hitzordu nagusia, Musikaldia izango da. Euskadiko Musika Eskolen festan 2.500 musikari espero dituzte, hiru mila biztanle baino gutxiago dituen herri honetan.

  • 3:07 min
imagen player
imagen player
imagen player

Arabako Dulantzi herrian aurten, herriko udal musika eskolaren 25. urteurrena ospatzen ari dira. Ehunka ikasle pasatu dira bertatik azken mende laurdenean eta horrek bultzada handia eman dio kulturari herrian. Egingo dituzten ospakizunen artean, maiatzaren 18an dute hitzordu nagusia. Egun horretan Musikaldia, Euskadiko Musika Eskolen festa, antolatuko dute Dulantzin. 2.500 musikari espero dituzte, 3.000 biztanle baino gutxiago dituen herri honetan.