Itxi

Gertukoak

Deiadar Mendiak

Deiadar Mendien Tradizioa, errealitate eta legendaren artean

Euskadi Irratia | Olatz Arriola-Bengoa Ortega

Bizkaiko foruen sinbolo dira Deiadar Mendiak. Tradizio honen jatorria 14. mendean kokatzen da, orduko dokumentuek diote Gernikan Batzar Nagusiak hasi baino lehen adarrak jotzen zirela.

  • Ganekogorta

    Ganekogorta

    4:16 min
imagen player
imagen player
imagen player

Deiadar Mendien historian arakatzen aritu dira Javier Barrio eta Goio Bañales historiagileak, eta kosta ere egin zaie, 18. mendea bain oelehnagoko dokumentazio gutxi dago eta.

Gernikako batzar nagusiak hasi baino lehen bozinak jotzen zirela diote 14. mendeko dokumentuek. Hortik aurrera, arrastoa bilatzea ez da erraza.

Gauza deigarrietako bat da, 193 mendean, Jose Antonio LLorente, foruen kontrako gizon bat izan zela testu zaharrak azkarregi irakurtzeagatik gauzak gaizki ulertu eta bozinak batzar nagusietara dietzeko erabiltzen zirela esan zuena.

Gerora, Pascual Madoz intelektualak ondorioztatuko du, bizkaiko mendietan adarra jotzea ohikoa bazen, batzar nagusietarako deia ere modu horretan egingo zela.

Azkenik, 1872. urtean Gorbeia, Ganekogorta, Sollube, Kolitza eta Oiz bataiatu zituen Antonio de Trueba idazleak Deiadar Mendi gisa.

Batzu eta besteen interpretazioak ontzat eman eta gaur arte iraun du tradizio honek.

Bizkaiarentzat sinbolo bihurtu den tradizioa, foruen eta lurraldearen askatasunaren sinbolo bihurtu delako adar hotsa.