Gertukoak
Txakurrak
Gero eta txakur gehiago gure gizartean
Euskadi Irratia | Olatz Arriola-Bengoa Ortega
Herri eta hiri askotan haur baino txakur gehiago dago. Hirigintza ikuspegitik aldaketak eragin ditu honek halabeharrez, eta negozio aukerak ere sortu ditu.
-
Txakurrak
3:30 min
Txakurrentzako ileapaindegiak, tabernak edota hotelak ikustea ez da dagoeneko arraroa. Gero eta txakur gehiago daude eta haien jabeek zerbitzuak eskatzen dituzte. Baita hirietan ere, horregatik hainbat eta hainbat herri dira txakurrentzako espazio edo parkeak jarri dituztenak.
Albaitariak noski ere beharrezkoak dira animalientzako baita hezitzaileak ere. Izan ere, txakur bat dugunean jakitun bere heziketa txiki txikitatik hastea ezinbestekoa dela jakitun izan behar dugu, eta txakurra hartu edo erosi baino lehen, gure ezaugarrietara egokitzen den txakurra zein den ongi aukeratu behar dugu.
Txakurrak ez baitira aspertutakoan bazterrean utzi daitekeen zerbait. Tamalez, gero eta gehiago dira kalean uzten dituztenak eta txakurtegi asko goraingo daude. Kontzientziak astintzea beharrezkoa da.
Eta zergatik nahi du jendeak txakurra? bakardedari aurre egiteko, konpainia ziur eta leiala direlako... arrazoiak anitzak dira, baina gabri dago askok hartzen duten erabakia dela, txakur kopurua gure gizrtaen etengabe gora bait doa.