Goiz kronika asteburua
ANJEL MARI UNZUETA
A.M. Unzueta:'Goikoek behekoei ematen dieten karitatea ez da irtenbidea'
Anjel Mari Unzueta, abadea, izan dugu gaur 'Goiz Kronika'n. Elikagai bilketaren inguruan gogoeta kritikoa egin du Arantzazu aldizkarian eta Goiz Kronikan bere ikuspuntua eskaini nahi izan digu.
-
Janari bilketa
7:01 min
Anjel Mari Unzueta abadea eta Bilboko bikario nagusi izandakoak, modu kritikoan ikusten du egunotako elikagai bilketa handia. Elikagai bankuen lana aintzat hartuta ere, bilketa honek goikoek behekoei ematen dieten karitatearen antza duela uste du eta ez dela irtenbidea milaka herritar pobreziatik ateratzeko. Kontzientziak lasaitu eta pobrezia bera kronifikatzeko bide izan daitekeela ohartarazi du Euskadi Irratian.