Itxi

Goiz kronika asteburua

ELKARRIZKETA

Eguzki Urteaga: 'Macronek ez du atzera egingo'

JANIRE VARELA, EUSKADI IRRATIA

Eguzki Urteaga soziologoak Frantziako pentsioen sistemaren inguruan hitz egin du Goiz Kronikan.

  • Eguzki Urteaga soziologoak Frantziako pentsioen sistemaren inguruan hitz egin du Goiz Kronikan.

    Eguzki Urteaga soziologoa

    6:19 min
imagen player
imagen player
imagen player

Eguzki Urteaga soziologoa izan dugu Goiz Kronikan, gaur Baionan pentsio sistemaren aurka egingo den manifestazioaren harira. Frantziako pentsio sistemak berrogei eta bi sail ezberdin ditu, lanaren arabera pentsioa arautzen dutenak, eta Emmanuel Macronen Gobernuak horrekin amaitu nahi du. Urteagak azaldu du, Macronen Gobernuak bi erreforma batean bildu nahi dituela: batetik, erreforma sistemikoa eta bestetik parametroko erreforma. Horrek jubilazioa atzeratzea suposatuko lukela gaineratu du Urteagak.

Sindikatuen artean, bi ikuspegi daudela adierazi du: batetik, CGT sindikatuak, Macronen erreforma  bertan behera uztea eskatzen du. CFDT sindikatuak berriz, gaur egungo sistema mantendu nahi du, alegia, jubilazioaren adin legala hirurogei eta bi urterekin izatea baina ados dago sail ezberdinekin amaitzearekin.