Itxi

Goiz kronika asteburua

ELKARRIZKETA

Maite Wu: "Aurten kezkaz bizi ditugu urte berriko ospakizunak"

JANIRE VARELA, EUSKADI IRRATIA

Maite Wu jatorri txinatarreko gernikarra elkarrizketatu dugu Goiz Kronikan. Urte berri Txinatarraren berri eman digu.

  • Urte berria Txinan

    Urte berria Txinan

    5:38 min
imagen player
imagen player
imagen player

Maite Wu jatorri txinatarreko gernikarrak, urte berri txinatarraren berri eman digu 'Goiz Kronika'n.

Txinan arratoiaren urtea hasi berri dute. Arratoia Txinako horoskopoaren lehen animalia da, eta Wuk azaldu duen moduan, aberastasuna edo poztasuna sinbolizatzen du. 

Guk gure tradizioak ditugun moduan, txinatarrek beraien tradizioak dituzte: esaterako, gurasoek euren seme alabei, opari moduan, dirua ematen dietela azaldu du Wuk.

Gaineratu du, koronabirusa dela eta, bere senideek kezkaz bizi dutela urte berriaren hasiera.