Efemerideak
EFEMERIDEA: MAIATZAK 10
Begoña Bilbao Alboniga, idazlea eta Bidegilea
"Palestina, zure mina" eleberria izan zen hil aurretik argitaratu zuen bermeotarrak.
-
Begoña Bilbao. Argazkia: irekia.euskadi.net
5:34 min
Bidegilea izan zen Begoña Bilbao Alboniga (Bermeo, 1932ko azaroak 2 - Berme 2005eko maiatzak 9). Hariz, berbaz, kantuz, letraz idatzi eta konposatu zituen abestiak. Lupe alabarentzako, Urdin musika taldearentzako, Josu Zabalondorentzako; herriarentzako azken finean.Kantagintzari ekin zion lehenengo, kanten letrak sortzeari, baina liburugintzan aritu zen. Tartean, euskal filologia ikasi zuen eta Bermeoko euskararen inguruko ikerketak ere kaleratu zituen. Ana Tere Bengoetxe lagunak gogoratu du Begoña: bere garaiko emakumeen erreferente. Joseba Iriondok jaso zuen bermeotarraren bizitza Bidegileak atalean. 2004an elkarrizketatu zuen Arantxa Iturbek, #Arratsean saioan. Argitaratu zituen: Ibaia maitasunaren oztopo (2001); Bermeo basatia (2001); Palestina, zure mina (2004).
Efemeridea osatzen lagundu digu Ana Tere Bengoetxeak (Bermeo).