Itxi

Efemerideak

EFEMERIDEA: MARTXOAK 15

Josefa Uriz Pi, haurren eskubideen defendatzaile eta maistra nafarra

1883ko maiatzaren 15ean jaio zen, Badostainen (Nafarroa).

  • Joseba Uriz Pi eta bere ahizpa Elisa.

    Joseba Uriz Pi eta bere ahizpa Elisa. Argazkia: Txalaparta.

    4:45 min
imagen player
imagen player
imagen player

Josefa Uriz Pi, Pepita, 1883ko martxoaren 15ean jaio zen, Nafarroako Badostainen. Bere bizitza, ordea, ezin da bere ahizpa Elisaren bizitza barik ulertu. Elkarrekin lortu zuten belaunaldi oso baten erreferente izatea. Ahizpa biak irakasle aritu ziren Katalunian, Generalitateko gobernuan lanean haurren eskubideen alde, Frantzian nazien kontra eta Alemaniara erbesteratuak azkenean. Berlinen hil ziren Uriz Pi ahizpak bizitza osoa elkarrekin egin ondotik. Eurei zor diegu baita mundu osoan ospatzen den haurren nazioarteko eguna. Eurak izan ziren Nazio Batuetan adin txikikoen eskubideen defentsan aitzindariak. Pepita, bietan ahizpa zaharrena izan zen eta Txalaparta argitaletxeak argitaratu zuen ahipa bien bizitza "Pioneras" izeneko liburuan.

Efemeride hau osatzen lagundu digu Jon Jimenez Martinez Txalaparta argitaletxeko editoreak.