Itxi

Efemerideak

EFEMERIDEA: EKAINAK 7

Anäis Nin idazlearen Venusen Delta ipuin erotikoen bilduma argitaratu zen

Emakumeek idatzitako literatura erotikorik apenas zegoela idatzi zituen ipuin erotikoak Anäis Ninek, 40ko hamarkadan. Liburu gisa 3 hamarkada beranduago argitaratu ziren.

  • Anäis Nin idazlea

    Anäis Nin. Argazkia: Wikipedia

    7:02 min
imagen player
imagen player
imagen player

Armiarma Literaturaren Zubitegiak eman digu efemeridearen pista. Han irakurri dugu, 1977an ekainaren 7an argitaratu zela Delta of Venus: Anäis Nin idazlearen ipuin erotikoen bilduma. Garazi Arrulak 2012an euskarara ekarri zuen Venusen Delta (Txalaparta).

Aberats baten enkarguz idatzi zituzten ipuinok Anäis Nin eta haren lagunek Parisen bizi zirela 1940ko urteetan: dolar bat orrialdeko ordaindu zien aberats batek lan hori egiteagatik. Handik 3 hamarkadetara argitaratu zituen Ninek ipuinak, horietako batzuk Delta of Venus liburuan.

Efemeridea osatzen lagundu digu Ana Isabel Moralesek, @AnaisNi itzultzaile-interpreteak. Guri ere polita iruditu zaigu hitz-jokoa.

Amaia Artetxeren kolaborazioarekin.