Efemerideak
EFEMERIDEA: EKAINAK 15
Nelli Melbak eskaini zuen irrati bidezko lehenengo musika emanaldia, 1920an
Marconi faktoriatik emititu zuten Nelli Melba soprano australiarraren emanaldia, 1920ko ekainaren 15ean. Irrati bidezko lehenengo zuzeneko kontzertua opera emanaldia izan zen.
-
Nelli Melba. Argazkia: Wikipedia
6:17 min
Irrati bidez zabaldu zen lehenengo zuzeneko musika emankizuna opera abeslari batek eskaini zuen. Nellie Melba (Melbourne, 1861eko maiatzak 19 - Sidney, 1931ko otsailak 23) abeslari australiarrak. Markoni faktoriatik bertatik izan zen, 1920ko ekainaren 15ean. 100 urte bete dira gertaera hartatik.
Urte asko egin zituen Europan Nellik, Australiara ere tarteka bidaiatzen zuen arren. Han harrapatu zuen I. Mundu gerrak. Gerra ostean itzuli zen Royal Opera Housera, La Boheme abesteko. Europara egin zuen azkeneko bidaia 1930ean izan zen. Ekainaren 10ean laguntza kontzertua eskaini zuen Londonen eta Australiara itzuli zen; baina ez zen etxera iritsi: ospitalean hil zen 1931n, 69 urte zituela. Europan egindako azkeneko aurpegiko ebakuntzaren konplikazioen ondorioz izan zela jakin zen gerora.
Home sweet home izan zen abestu zuen lehenengoa 1920ko zuzeneko hartan. Australian oso maitatua da. 100 dolarreko billeteak bere aurpegia darama. Eta bada, postre bat ere bere izena daramana: Melba mertxikak.
Efemeride hau osatzen lagudun digu Ainhoa Garmendia soprano gipuzkoarrak, Leipzig (Alemania) hiritik.