Zientzia gosaria
Goiz Kronika
Zientzia Gosaria: Gure barnean bizi den mikrobiotari begira
Idoia Mujika Materiaren Fisika Zentroko komunikazio eta dibulgazio arduradunak Zientzia Gosaria eskaintzen digu igandero. Gaur, gorputzean ditugun biloika mikrobioak izan ditugu aipagai.
-
Depresioa sendatzen lagun dezake hesteetako bakteria mota batek
11:34 min
"Zientzia Gosaria" igande goizetan zientziaz blaitzeko tartea izan ohi dugu 'Goiz Kronika'n. Gaur, fama txarra izan arren ezinbesteko lagun ditugun mikrobioak aipagai, gure barneko mikrobiota alegia. Mikrobiota gure gorputzean bizi den mikroorganismoen multzoa da. Pertsona bakoitzak bere mikrobiota du, izan duen bizitzaren arabera ezberdina. Eta guztiontzat beharrezkoa da. Pentsa, hesteetako bakterio bat buru osasuna hobetzeko baliagarri izan litekeela ondorioztatu du CSIC Espainiako Ikerketa zientifikoen kontseilu nagusiak. Xehetasunak, Idoia Mujikak eman dizkigu.