Itxi

Goiz kronika asteburua

Goiz Kronika - Elkarrizketa

"Umekeria izan da Madrilgo erkidegoko buruak berea defendatzeko Nafarroa aipatzea"

Koldo Martinezek, Geroa Baiko senatariak eta medikuak Goiz Kronikan esan du jendea "erlaxatu" egin dela eta funtsezkoa izango dela "harremanak aldatzea" birusarekin "luze" bizi beharko baitugu.

  • Koldo Martinez, Geroa Baiko senataria eta medikua

    Koldo Martinez, Geroa Baiko senataria eta medikua

    7:35 min
imagen player
imagen player
imagen player

Nafarroko gobernuak asteburu luze honetan autokonfinatzeko eskaera egin eta biharamunean, Koldo Martine, Geroa baiko senataria eta medikua izan dugu Euskadi Irratiko "Goiz Kronikan". Jendeak "zintzoki" jokatzen badu neurri murriztagoren beharrik "ez omen da izango". Hori bai,  "zuhurtziaz jokatzea eta harremanak goitik behera aldatzea"  premiazkoa dela ere ohartarazi nahi izan du. Konfinamendu gogorraren ostean, jendea "erlaxatu" egin izana jo du egoera kezkagarri honen oinarritzat.

Bestalde, gertutik bizi duen Madrilgo egoeraz eta han sortutako iskanbila politikoaz ere galdetu nahi izan diogu. Martinezen esanetan "lotasgarria eta penagarria" da Madrilen sortutako iskanbila eta "umekeriatzat" jo du Nafarroa aipatu izana, Madrilgo egoera "defendatu" ahal izateko. Nafarroara begira jarrita berriz, "Geroa Sozial berdeak" deritzon alderdia sortzeko bidean jarraitzen dutela berretsi du.