Goiz kronika asteburua
EUSKADI IRRATIA
Espainiako Hezkuntza lege berriak ez duela publikotasuna bultzatzen uste du Steilasek
Nagore Iturrioz Steilas sindikatuko eledunaren hitzetan, 'Celaa Legea' delakoak aurreko Hezkuntza legea hobetu du, baina ez da aurrerapauso bat, "ez duelako apustu bat egiten publikotasunarealde".
-
Nagore Iturrioz, Euskadi Irratian. Artxiboko irudia.
7:01 min
Nagore Iturrioz Steilaseko bozeramaileak Euskadi Irratian argitu du Hezkuntza publikoko irakasleen artean indar gehien duen sindikatuak ez duela Espainian onartu den Hezkuntza lege berria babesten.
Sindikatuaren arabera, 'Celaa Legea' delakoak aurreko Hezkuntza legea (LOMCE) hobetu du, baina ez da aurrerapauso bat, "ez duelako apustu argi bat egiten publikotasunaren eta aukera berdintasunaren alde".
Iturriozek azaldu duenez, Euskal Herriko ikastetxeen erdia "itunpeko ikastetxe pribatuak" dira, hau da, "diru publikoarekin sustatzen diren baina modu pribatuan kudeatzen diren" zentroak, eta Euskal Herriko gobernuen Hezkuntza politika, beraz, "pribatizatzailea eta segregatzailea" da.