Goiz kronika asteburua
ERREPORTAJEA
Hitzak haizeak eraman ez ditzan
XABIER URTEAGA
Igorreko zebra-bideetan esaera zaharrak idatzi dituzte hizkuntza transmisioa bermatzeko; Urretxun, Iparragirreren kantuen partiturak margotu dituzte pareta eta sabaietan.
-
Esaera zaharrak idatzi dituzte zebra-bideetan. Argazkia: Igorreko Eskola.
3:58 min
Euskarri digitilak ohiko bihurtu diren garaian, Igorren eta Urretxun errepideak eta paretak baliatu dituzte mezuak idatzi eta zabaltzeko. Igorren, Euskara Planaren baitan, Arratiako 14 esaera zahar herriko zebra-bideetan idatzi dituzte. Jendeak esamoldeak ezagutzea eta horien transmisioa bermatzea da helburua.
Urretxun, Iparragirreren jaiotzaren 200. urteurrenean ekitaldi asko antolatu dira, aurrera begira urteurrenak arrastoa utzi dezan, bere kantuen partiturak margotu dituzte pareta eta sabaietan.