Itxi

Goiz kronika asteburua

PLATERUENA

Triste, alai... baina harro

Durangoko Plateruena Kafe Antzokiak behin betiko itxiko ditu ateak urtea amaitzean. "Zilar hautsak" izeneneko amaiera zikloa antolatu dutela azaldu du "Goiz Kronika"n Asier Iturriagak.

  • Plateruena Kafe Antzokia

    6:47 min
imagen player
imagen player
imagen player

Hamasei urteko ibilbideari agur esango dio Durangoko Plateruena Kafe Antzokiak abenduaren 31n.

Urte hauetan bi mila ikuskizunetik gora antolatu dira bertan, euskararen eta kulturaren topagune garrantzitsu bilakatuz. Asier Iturriaga Plateruenako bazkideak tristuraz bain baina alaitasunez ere badirela adierazi du Euskadi Irratian: "Tristura puntu bat sentitzen hasten gara, baina batez ere harrotasunez eta alaitasunez emango diogu amaiera ibilbide honi". Eskerroneko agertu da Elorriaga, hamasei urte hauetan bidelagun izan diren lankide, bazkide, bolondres eta kulturgileekiko.