Zientzia gosaria
Goiz Kronika
Zientzia Gosaria: Brain, giza burmuina ulertzea helburu duen proiektu anbiziotsua
Amaia Arregi Donostia International Phisic Center-eko komunikazio arduradunaren eskutik jaso dugu Zientzia Gosaria. Gaur, Brain proiektuaz eman dizkigu xehetasunak.
-
Burmuinaren ikerketa anbiziotsua da Brain.
10:19 min
2014an Obamaren gobernuaren bultzadaz jarri zen abian Columbia unibertsitateko Rafael Yuste neurobiologoak gidatzen duen Brain proiektua, Donostia International Phisic Center ere barne den proiektua. Burmuinaren inguruan inoiz egin den proiektu zientifiko anbiziotsuena dela azaldu digu Amaia Arregik, Estatu Batuetako 500 laborategi ari dira proiektuan lanean 15 urteko epera begira, eta antzeko ekimenen sorrera eragin du mundu mailan: Txina, Australia, Japon, Korea, Europar Batasuna, Kanada eta Israelen esaterako. Heburua, hitz gutxitan, esanda neuronen arteko harremanak aztertzea litzateke, gure burmuina ulertzera iristeko bidean ezinbesteko urratsa. Xehetasunak, Amaia Arregik.