Itxi

Zientzia gosaria

Goiz Kronika

Zientzia Gosaria: Zure berdin-berdina den beste pertsona bat izateak badu azalpena

Amaia Arregi Donostia International Phisic Center-eko komunikazio arduradunaren eskutik jaso dugu Zientzia Gosaria. Gaur, genetikaren mundu miragarrian murgildu gara.

  • Bikiak

    Esaera dio, guztiok dugula berdin-berdin bat.

    9:41 min
imagen player
imagen player
imagen player

Gregor Mendel-ek XIX. mendean iraultza txiki bat eragin zuen ilarren esperimentuarekin. Erakutsi zuen ilar berde eta hori puru batzuen nahasketak lehen belaunaldian bi geneetan nagusi zen kolorea emango zuela, kasu horretan ilarrak horiak izanik. Baina ilar hori horien nahasketak, bigarren belaunaldian ilar berdeak agertzea ekarri zuen, nolabait lehenengo generazioan galdutako ezaugarria bigarrenean berreskuratu zen. Horrek azalduko luke, besteak beste, belaunaldi batzuen ondoren doble bat aurkitzea zure gertukoa ez den familian. Baina noski, Mendel-ek ez du guztia azaltzen. Harri horri tiraka azalpen interesgarriak eman dizkigu Amaia Arregik.