Goiz kronika asteburua
Goiz Kronika
Zientzia Gosaria: SARS-CoV-2 birusa, 3D-an izatearen garrantzia
Idoia Mujika Materiaren Fisika Zentroko komunikazio eta dibulgazio arduradunaren eskutik, Zientzia Gosaria. Gaur, Covid19a sortzen duen birusaren hiru dimentsioko argazkia lortu izana hizpide.
-
SARS-CoV-2 birusa 3 dimentsiotan ikustea lortu dute.
9:55 min
SARS-CoV-2 birusak eragiten du Covid 19 gaitza. Orain arte birus horren estimazio bat zen irudia genuen, baina orain lortu da 3D-an birolo txiki baten irudi zehatza izatea. Are gehiago birusaren barrunbeak ere ikustea. Horretarako, Cryo-ET teknika aurreratua erabili da, beste era batera esanda, tomografia krioelektronikoa. Idoia Mujikak eman dizkigu xehetasunak gaitzari aurre egiteko baliagarri den aurkikuntza honen eta berau lortzeko moduen inguruan.