Zientzia gosaria
Goiz Kronika
Zientzia Gosaria: Amonaren hipotesia, menopausia aurrerapen ebolutibo bat da
Igotz Alkorta | EiTB Media
Amaia Arregi Donostia International Phisic Center-eko komunikazio teknikariaren eskutik hartu dugu Zientzia Gosaria. Menopausiaren femomenoa aztertu dugu eboluzioaren ikuspuntutik, ez baita ohikoa.
-
Orkak dira menopausia izaten duten animalia gutxietako batzuk.
9:26 min
Menopausia, 50 urteren bueltara iritsita, emakume orok biziko duen fenomeno bat da baina oso gutxi ikertu da bere inguruan. Gaur egun dakigunaren arabera, animalien erreinuan salbuespen bat da menopausia. Gizakiez gain, hainbat zetazeo mota dira soilik menopausia izan ohi dutenak, orkak esaterako. Baina hasieran pentsa daitekeenaren aurka, menopausiaren jatorrian egokitzapen ebolutibo bat dagoela uste da, hori dio amonaren hipotesia deitzen denak. 2019an orka taldeak aztertuz berretsi den hipotesia da: Menopausia duten orka emeak dauden taldeetan, orka txikien biziraupena handiagoa izan ohi da, eme horiek zaintzen dituztelako batetik, eta bestetik, taldea gidatzeko ardura hartzen dutelako janari bila esaterako. Nolabait klanaren zaintzara bideratzen dituztelako indarrak ugaltzera beharrean. Xehetasunak, Amaia Arregik.