Itxi

Goiz kronika asteburua

Bertizko sutea

Joxe Nosellas Oieregiko alkatea: "Herritik kea ikusten dugu baina kontrolpean dago"

Eneritz Gorrotxategi | EiTB Media

Bart gauean piztu da sua Bertizko parke naturalaren inguruan. Oronoz eta Kordobillako suhiltzaileak aritu dira lanean, gar handiak izan dira baina badirudi kontropean dagoela Oieregitik diotenez.

  • Bertizko parke natural inguruan bart piztu da sutea.

    Bertizko parke naturaleko sutea, Oieregitik ikusita.

    2:19 min
imagen player
imagen player
imagen player

Bertizko natur parkearen inguruan izan da sutea eta Jose Nosellasek Oieregi herriko alkateak Euskadi Irratiko Goiz Kronika saioan adierazi duenez, ez dakite oraindik atzo inguru horretan hasitako garbiketa lanek zerikusirik izan ote duen. Gauean zehar izandako haize zakarrak eraginda, gar handiak izan diren arren, "nahiko kontrolpean" dago sutea. Gutxienez 25 hektarea erre dira, tartean "belarra, otea, iratzea, pagoa eta gehiena haritz amerikanoa" daude erretako espezieen artean. Cordovillako eta Oronozko suhiltzaileak aritu dira itzaltze lanetan. Datozen orduetan jakingo da zenbateko eremua kixkali duen suak Bertizko natur parkearen inguruan izandako sutean.