Itxi

Efemerideak

Otsailak 21

Bitoriano Gandiaga: Euskal Herriari idatzi zion poeta barnerakoia

Igotz Alkorta | EiTB Media

Bitoriano Gandiaga duela 20 urte, 2001eko otsailaren 21ean hil zen, literatur lan oparoa utzita. Euskarari eta Euskal Herriari begiratu zion Arantzazuko talaiatik.

  • Bitoriano Gandiaga

    Bitoriano Gandiaga

    5:07 min
imagen player
imagen player
imagen player

Bizkaian, Mendatan jaio zen Bitoriano Gandiaga. Hamahiru urte zituela Arantzazura joan zen apaiz ikasketak egitera. Bertan eman zuen bizitza osoa fraide-gaien irakasle, idazle eta apaiz lanetan. Gaztetan hasi zen olerki lanak idazten eta sei liburu argitaratu zituen bizi zela. Argitaratutakoak baino gehiago utzi zituen ordea argia ikusi gabe, duela 20 urte, hil zenean. Geroztik hainbat lanek ikusi du argia bere lan horiekin. Poesia soziala landu zuen batetik, euskarari eta Euskal Herriari, bere nahi eta ezinei idatzi zien. Baina baditu gizakion barne munduari erreparatzen dioten lanak ere, Denbora Galdu Alde, esaterako.

Bere olerkiek badute musikalitate berezi bat, horren seinale bere dozenaka lan kantu bihurtuta ezagutu ditugula.