Itxi

Goiz kronika asteburua

ERREPORTAJEA

Gipuzkoako SOS Arrazakeriak banakako mentoretza egitasmoa jarri du abian

XABIER URTEAGA | EITB MEDIA

Errefuxiatuen eta nazioarteko babesa eskatu duten pertsonen autonomia eta ongizate psikosoziala bultzatzea da helburua.

  • Arrazakeria

    Errefuxiatuei laguntzeko egitasmoa da mentoretza.

    6:32 min
imagen player
imagen player
imagen player

Gure artera iristen diren errefuxiatuei laguntzeko bidea da mentoretza soziala, taldean, familian edo bakarka egin daiteke. 2019an jarri zuen martxan egitasmoa SOS Arrazakeriak CEAR Errefuxiatuen Laguntzarako Batzordearekin elkarlaenan. Ordukoa familiekin egin zuten, orain, banakako mentore bila ari dira gazte errefuxiatuei laguntzeko.

Jone Urionaguena SOS Arrazakeriako kideak azaldu duenez mentoreek 10 orduko ikastaroa egiten dute, "gogoa eta denbora" dira bere esanetan mentore izateko betebehear nagusiak. Astero arratsalde bat partekatuko dute partaideek.

Iñaki Olaetxea tolosarraren familia 2018an bihurtu zen mentore, Billabonan bizi den Siriako kurduen familia batekin elkartzen hasi ziren. 3 urte igaro dira eta harremanari eutsi egiten diote. Egitasmoan parte hartu nahi duenak Gipuzkoako SOS Arrazakeria elkartean aurkituko ditu xehetasunak.