Efemerideak
Martxoak 27
Jose Maria Satrustegi: Euskarazko toki izenen ikerlari nekaezina
2003ko martxoaren 27an hil zen Jose Maria Satrustegi, atzo bete ziren 18 urte urte. Etnografo, idazle, euskaltzain oso eta apaiz izan zen gizon nekaezin honen berri eman digu Patxi Salaberrik.
-
Jose Maria Satrustegi
5:54 min
Jose Maria Satrustegiren bizitza euskarari lotua dago ezinbestean. Euskaltzain oso eta Euskaltzaindiako idazkari izan zen 14 urtez, baina bereziki etnografia eta onomastika arloan egindako lana nabarmendu behar da. Euskarazko pertsona eta toki izenen biltzaile eta ikerlaria izan zen, Euskal Izendegia lana horren adibide. Horrez gain, Euskal Udalen izendegia, Euskal Herriko Autonomi Elkarteko herrien izenak edota Nafarroako herri izendegia argitaratu zituen. Etnografia lan ugari ere utzi zituen Euskal Herriaren historiaren inguruan. Euskal ipuin tradizionalak bildu zituen, itzultzaile izan zen, eleberri bat ere argitaratu zuen... Euskarari emandako bizitza izan zen efemeridean gogoratu dugun Jose Maria Satrustegirena.