Itxi

Goiz kronika asteburua

Idoia Ezkurdia, Nekatur

"Erreserba dutenek mugitzeko aukera izateak gure lana ahalbidetzen du, pozik gaude"

Eneritz Gorrotxategi | EiTB Media

Idoia Ezkurdia Nekatur Landa-turismo elkarteko kudeatzaileak Goiz Kronikan adierazi du, LABI-k hartutako neurriak "begi onez" hartu dituztela eta %85eko okupazioa mantentzeko moduan izango direla.

  • Idoia Ezkurda, Nekaturreko kudeatzailea.

    Idoia Ezkurda, Nekaturreko kudeatzailea.

    4:42 min
imagen player
imagen player
imagen player

Aurreikuspen beltzenak eginda bazituzten ere, oporren erreserba eginda zuten intzidentzia tasa altueneko herritarrek mugitzeko aukera izateak euren lana "ahalbidetzen duela" berretsi du "Goiz kronika"n, Idoia Ezkurdia Nekatur landa turismo elkarteko kudeatzaileak. Hala, %85eko betetze-mailari eusteko modua izango dutela eta, pozik mintzatu da Ezkurdia. LABI aholku batzordearen erabakia jaso aurretik "ez" omen dute "kantzelaziorik izan" eta azken orduko erreserbak egin badaitezke ere, dio "ez dela asko nabarmenduko".

Ezkurdiak era berean, "landaostatuetako jabeak lanean gogor" ari direla berretsi du "arau guztiak bete ahal izateko", eta honenbestez, eskaera bat ere egin nahi izan die jasoko dituzten bisitariei "neurriak bete ditzaten eta arduratsuak izan" daitezen. Bidenabar, txertaketa aurrera doan neurrian "malgutasun gehiago izatea eta euren jarduna normaltasunetik gertuago izatea" gustatuko litzaiekeela esan du.

Intzidentzia tasa altueneko herrietako bizilagunentzako izango da ostatuetako erreserba mugikortasunerako salbuespen, intzidentzia tasa baxuko herrietan ez baita mugikortasunerako mugarik izango.