Itxi

Efemerideak

Apirilak 18

Gabriel Celaya: Poesia ingurua aldatzeko arma gisa

Duela 30 urte, 1991ko apirilaren 18an hil zen Gabriel Celaya. Hernanin sortua, gaztelerazko poesia sozialaren ordezkari nabarmena izan zen. Efemeridean gogoatu dugu Felipe Juaristiren laguntzaz.

  • Gabriel Celaya

    Gabriel Celaya

    4:51 min
imagen player
imagen player
imagen player

Gabriel Celaya 1911an Hernanin jaio eta egun gutxi zituela, Donostiara joan zen familia. Madrilen ingeniaritza ikasketak egin zituen. Eta gerente lanean aritu zen, denboraldi batez, familiaren enpresa batean. Madrilen ikasleen egoitzan bizi izan zenean, Federico Garcia Lorca ezagutu zuen, beste batzuen artean. Gerra Zibilean errepublikarrekin aritu zen eta preso ere egon zen Palentziako konzentrazio esparruan.

Gerra ostean hasi zen bereziki nabarmentzen idazle gisa. 27ko belaunaldiko poetekin harremana izan bazuen ere, bera 36ko belaunaldiko poetatzat hartua izan da. Poesia sozialaren teorizatzaile eta bultzatzaile nagusietakoa izan zen, poesia inguruari eragiteko modu gisa,  Felipe Juaristi poetak azpimarratu digunez. Berarekin gogoratu dugu Celaya handia.