Goiz kronika asteburua
MIGRAZIOA
Arriaran: "Migratzaileen eskubide urraketak eta ontzien blokeoak bistaratu dira"
ENERITZ GORROTXATEGI | EITB MEDIA
Izaskun Arriaran, Aita Mari Ontziko osasun arduradunak, Goiz Kronikan esan du "modu honetara ezin duela jokatu ez Europak ez inongo herrialdek" eta Salviniren adierazpenak "kezkagarri" jo ditu.
-
Aita Mari ontzia prest dago maiatza hasieran berriz itsasoratzeko.
3:09 min
Mateo Salvini Italiako ministro ohia bahiketagatik epaituko dutela jakin biharamunean, Mediterraneo itsasoan giza-laguntzan eta erreskatean aritzen den Euskal Herriko Aita Mari Ontzitik mintzatu zaigu Izaskun Arriaran erizaina. Horren aburuz, "ontzat" hartu liteke "erreskatatutako jende guzti honen eskubiddeak urratzen direla argi ikustarazi" delako, eta "itsasontzi ezberdinen blokeoa ere argitara atera" delako. Honenbestez, "giza-eskubideak urratzen direla bistaratuta" gaineratu du, "horrela ezin duela jokatu ez Europak ezta inongo herrialdek" ere. Salvini ministro ohiaren adierazpenek "arduratzen dutela" ere erantsi du, izan ere "Italia babesten dabiela dio baina, zertaz babesten dabil, bere bizimodu eskasetik ihesi datorren jendea hartzetik?" galdera luzatu du. "Ez du laguntza asko ematen herrialde baten arduraduna izandakoak horrela hitz egiteak", gaineratu du.
Salvini epaitegietara eramateak aurrera begira euren jardunean eraginik izango ote duen galdetuta, koronabirusari dagokion berrogeialdiaren izenean "blokeatu izan dituztela" kontatu ditugu nahiz eta orain, "prozesuak antzerakoak izan arren, portua arinago" ematen dietela irizten dion. Une honetan, Aita Mari ontzia "prest dago egun gutxi barru ateratzeko asmoarekin" eta aurreikuspenen arabera, "hilaren bukaerarako eskifaia bertan izan, ikuskatzea eskatu eta maiatzeko lehen astean itsasoratzeko asmoa" dutela berretsi digu Arriaranek, Euskadi Irratiko "Goiz Kronika"n.