Itxi

Zientzia gosaria

Goiz Kronika

Zientzia Gosaria: Erle eta intsektu polinizatzaileak, zaindu beharreko bizilagunak

Igotz Alkorta | EiTB Media

Idoia Mujika Materiaren Fisika Zentroko komunikazio eta dibulgazio arduradunaren eskutik, Zientzia Gosaria. Gaur, lorez lore ibili gara intsektu polinizatzaileen laguntzaz.

  • Erlea

    Erlea

    10:43 min
imagen player
imagen player
imagen player

Erle edo intsektu polinizatzaileak desagertuko balira, gizateria ez litzateke desagertuko. Gariak, arrozak edo artoak esaterako, haizearen bidez garraiatzen dute euren polena. Baina, hamar landare eta fruituetatik bederatzik, ezinbestekoak ditu intsektu polinizatzailek ugaltzen jarraitzeko. Beraz, gu desagertu agian ez, baina mundua den bezala bai desagertuko litzateke. Intsektu txiki hauen garrantzia azpimarratu nahi izan digu Zientzia Gosarian Idoia Mujikak, are gehiago, euren kopurua jaisten ari dela ikusita. Erleen funtzionamendu eta ugalketa bereziaz ere aritu zaigu. Xehetasunak, Idoia Mujikaren eskutik.