Itxi

Goiz kronika asteburua

Migrazio politika

"2018tik, 20.000 pertsona migrante inguru igaro dira Baionako Pausa zentrotik"

Goiz Kronika

Behin muga igarota, pertsona migratzaileen egoera Lapurdin nolakoa den azaldu du Amaia Fontang Etorkinekin elkarteko kideak Euskadi Irratiko Goiz Kronika saioan.

  • Migrazio Politika Lapurdi Pausa Kontrolak

    Migratzaileak artxiboko irudi batean.

    7:17 min
imagen player
imagen player
imagen player

"Euskal Herria, Harrera herria", "Inor ez da ilegala" eta "Zubiak bai, harresirik ez" leloak hartuta, zutabe bana irtengo da gaur arratsaldean Hendaia eta Irungo herri etxe edo udaletxeetatik, bestelako migrazio politika eskatzeko. Izan ere, azken egunotan azaldu moduan, pertsona migratzaileek iparralderantz jarraitu nahi izaten dute. Bide horretan, badirudi, Gipuzkoa eta Lapurdi arteko mugako kontrol polizialak direla beren azken oztopoa, baina Lapurdin bertan oraindik badute zer gainditu. Testuinguru horretan,  Lapurdiko egoeraren argazkia egin du Amaia Fontang Etorkinekin elkarteko kideak Euskadi Irratiko Goiz Kronika saioan.

Azaldu du 2018tik 20.000 pertsona migrante baino gehiago igaro direla Baionako Pausa trantsizio zentrotik. Bestalde, salatu du autobusetako eta trenetako kontrolak sistematikoak eta arrazistak direla eta migratzaileen aurkako jazarpenak bere horretan jarraitzen duela.