Goiz kronika asteburua
ERREPORTAJEA
Santa Klara: ermita, gotorlekuak, hilerria eta itsasargia hartu dituen uhartea
XABIER URTEAGA | EITB MEDIA
Ekainaren 2an inauguratuko dute Cristina Iglesias eskultoreak Donostiako Santa Klara uharteko itsasargiaren etxean egindako Hondalea eskultura
-
Donostiako Santa Klara uhartea
4:51 min
Gauero pizten da Santa Klara uharteko itsasargia 1864tik. Espainiar estatuko itsasargien plangintzaren baitan eraiki zuten Gipuzkoako beste sei itsasrgiekin batera David Candelario Pasaiako portuko zerbitzuen eta azpiegituren arloburuak azaldu digunez. 1969ra arte bizi izan zen itsasargiko etxean farozaina, zerbitzua automatizatu ostean Igeldoko itsasargira joan zen.
Historian atzerago eginda, erdi aroan, orain itsasargia dagoen lekutik gertu Santa Klara izeneko ermita zegoen Alfredo Moraza Aranzadiko arkeologo eta historialariaren esanetan. Uharteak bazituen bestelako erabilpenak ere, izurrite garaian koarentena egiteko erabiltzen zuten. Horrez gain, gotorlekuak eta itsasoan hildakoentzako hilerria ere bazeuden Santa Klaran. Azken urteetan irlan gauzatzeko hainbat proiektu mahai gainean izan dira, eraikinak egitea, edota uhartea badiarekin lotzea.