Itxi

Efemerideak

Ekainak 28

Patxi Ezkiaga: Poeta klasikoen azken katebegia

Igotz Alkorta | EITB Media

Patxi Ezkiaga idazle, irakasle eta frailea 2018ko ekainaren 28an hil zen, bihar beteko dira hiru urte. Oroz gain poeta izan zen. Pello Otxoteko editoreak eman digu Ezkiagaren lanaren berri.

  • Patxi Ezkiaga. Argazkia: Legorretako Udala

    Patxi Ezkiaga. Argazkia: Legorretako Udala

    4:29 min
imagen player
imagen player
imagen player

Patxi Ezkiaga 1943ko irailaren 12an jaio zen Gipuzkoan, Legorretan. Literatura ikasketak egin zituen Cambridgeko eta Oxford-eko unibertsitateetan. Aurrerago Historiako lizentzia eskuratu zuen Deustuko Unibertsitatean. Frailea izanik, Donostiako La Salle eskolako irakasle izan zen baina gugana bere sorkuntza lanak ekarri du. Hamabost poesía liburu argitaratu zituen. Horrez gain, narrazioak, bost eleberri eta haur eta gazte literaturako bi lan plazaratu zituen. Tradizio zaharreko azken euskal poeta bezala definitu du Pello Otxoteko editoreak.