Itxi

Goiz kronika asteburua

ERREPORTAJEA

"Berandu" datorren aitorpenarekin eskertuta

XABIER URTEAGA | EITB MEDIA

Eusko Jaurlaritzak abian jarritako prozesuan poliziaren biktima modura aitortu dituzte Idoia Ayerbe eta Felipe Laraudogotia, beraien senitartekoek biek bizi izan zutena ekarri dute gogora

  • Tortura

    Torturaren biktimak oemndu ditu Eusko Jaurlaritzak

    3:22 min
imagen player
imagen player
imagen player

Idoia Ayerbe 1985ean atxilotu zuten Mikel Zabalza bere bikotekidearekin batera.  Idoiaren ahizpak, Ana Mari Ayerbek, atxilotzerakoan esandakoa ekarri du gogora, "lasai nik ez daukat ezer ere, eta berehala itzuliko naiz", baina ez zen horrela izan. Intxaurrondon, Auzitegi Nazionalean eta espetxean hainbat egun eman zituen eta torturatu egin zutela azaldu du. Gertakariak Idoiaren bizitza goitik behera aldatu zuela adierazi du. Idoia 2018an hil zen esklerosi anizkoitzaren ondorioz. Berarentzat aitorpena "berandu datorren arren, onartzen da torturatu egiten zela eta nire ahizpa gogor torturatu zutela, hori jakitea pozgarria da guretzako" azpimarratu du Ana Marik.

Felipe Laraudogoitia 1967an atxilotu zuten Bakion. Herriko hirigintza proiektuaren aurkako talde bateko partaidea zen, norbaitek elizarekin zerikusia zuten paskin batzukien lotu zuen. Indautxuko komisaldegian eta Basauriko espetxean egon zen. Bere alaba Anak azpimarratu du "aitak ez zuela inolako lotura politikorik". Gertatutakoak familia barruko zatiketa eta sufirmendua ekarri zituen. Laraudogoitia sendia pozik dago Feliperen kasua aintzat hartu delako.