Goiz kronika asteburua
Migrazioa
“Europar Batasuneko politikak aldatu behar dira, ez soilik migraziokoak. Denak dira etorkinen kalterako"
Aloña Beraza Peña | EITb Media
Arantza Gutierrez Bizkaiko Ongi Etorri errefuxiatuak taldeko kidea da, eta aurtengo Mugak Zabalduz karabanaren helburuen berri eman du Euskadi Irratiko Goiz Kronikan.
-
Migratzaileak artxiboko irudi batean
8:06 min
Egun etorkinek bizi duten egoera salatzea da ekimenaren helburu nagusia. "Ametsak itotzen dituzten politiken aurrean, Kanaria Uharteak Ez Kartzelarik Ez Hilobirik" lelopean, migratzaileen oinarrizko eskuibideak jarriko dituzte jomugan aurten.
Antolatzaileek Europari eskatu diote mugak irekitzeko eta migrazio akordioak bertan behera uzteko. Arantza Gutierrezek, Bizkaiko Ongi Etorri Errefuxiatuak taldeko kideak, bere aldetik, uste du gakoa dela Europar Batasuneko migrazio politikak aldatzea, eta gogorarazi du pandemiaren eragina migrazioan ere nabaritzen dela.
Urtero-urtero antolatzen dute egitasmoa etorkinen giza eskubideak aldarrikatzeko. Lehen aldiz 2016an antolatu zen, Grezian, eta ordutik urteroko hitzorduari eusten dio egitasmoak. Aurtengo karabana Kanaria Handian izango da, gaur arratsaldeko 18:00etatik datorren larunbatera bitartean.